XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hemengo merkatariek La Rochele delako hirian bizi izanik, Nafar-etxea eraiki zuten, eta ondasun haro honek XVI en mendean aurreraino iraun zuen.

Pasaia, Donostia eta Ondarrabia Nafarroaren portu ziren, gaindiki, portu hauetatik esportatzen bait zuen artilea eta ardoa, edo oihal eta eskulan gauza ekarri ere.

Portu hauek, XVI en mendean, ekartzen edo eramaten zen saleroskitik, librako hiru marabedi kobratzen hasi ziren.

Geroago are gehitua izan zen zerga, eta 1664ean bi halakotua.

Hau dela-eta, orduan, Beran barna Baionako porturat jo zuten nafarrek Donostiarrek, gipuzkoarrekin adosean erregeri eskatu zioten ken zezala zerga hori, baina noizbait zerga kentzea lortu arren, Nafarroa ez zen lehena.

Getariarat eta Debarat zuen Arabak, berriz, joera, eta tartekamarteka jo ohi zuen Gaztelak ere.

Baina Debari gehienik eragin ziona bere hibai ibarreko industria ekintza izan zen.

Getaria, ordea, lehen esan bezala, Arabaren portua izan zen, eta zenbait alditan Gaztelarena ere bai, eta Nafarroarena ere.

Getariak, Bermeo eta Kastrorekin batera ba zuen elkargoa Ingalaterrarekin, bale arrantzari buruz.

Bestalde, Getariak Nafarroarekiko zuen harremanari buruz, arau bat dadukagu agiritzat, Joan IInak 1422an emanikoa.

Alegia, Getaria eta Nafarroarekiko merkataritza dena Tolosatik iragan behar zuela esaten duena.

6.4. Euskaldunak eta itsasoko garraioa.

Aipatu dugunetik ageri da esportazioko euskal produktoak: burdina, landua edo zakarra, eta burdinkia, harmak nagusiki, eta nafar ardoa eta artilea zirela.

Baina ez zen hau aski, segurantza eta jarraipena izateko zimendua falta zuen-eta gure merkatalgoak.